Bel Olid
Bel Olid | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||
2015 - 2022ko urriaren 15a ← Guillem-Jordi Graells i Andreu (en) - Sebastià Portell Clar →
2013 - 2015 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Bel Olid Báez | ||||
Jaiotza | Mataró, 1977ko urriaren 4a (47 urte) | ||||
Herrialdea | Katalunia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Pol Galofre i Molero (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa : translation and interpretation (en) | ||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa italiera frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | itzultzailea, idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, LGBT ekintzailea, unibertsitateko irakaslea eta poeta | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Genero artistikoa | eleberria olerkigintza saiakera | ||||
Isabel Olid Báez (Mataró, 1977ko urriaren 4a) irakasle, idazle[1] eta itzultzaile[1] katalana da. Bere lanetan Bel Olid deitura erabili ohi du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bel Olidek esparru anitzetara zabaldu du bere lan profesionala: irakaskuntza, itzulpengintza eta idazkuntza landu ditu. Horrekin batera, erakunde publikoetan ardurak ere izan ditu. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren irakasle da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; bertan egin zituen, hain zuzen ere, Itzulpen eta Interpretazio ikasketak.
2012ko irailean egonaldi labur bat egin zuen, gonbidatu gisa, Euskal Idazleen Elkarteak kudeatzen duen Hugoenea idazlearen etxean, Pasaia San Juanen. [2][3]
Katalanezko idazleak biltzen dituen Associació d'Escriptors en Llengua Catalana elkarteko buru egiten du 2015eko martxoaz geroztik. Lehenago, 2013tik 2015era bitarte, Europako Literatur Itzultzaileen Kontseiluko (CEATL - Conseil Européen des Associations de Traducteurs Littéraires) lehendakari izan zen. [4]
Lankidetza ugari idatzi eta argitaratu ditu kultura hedabide askotan, idatzizko egunkarietan, irratian nahiz telebistan [5]. Artikuluak eta era askotako lanak argitaratu izan ditu Ara egunkarian eta hainbat literatura aldizkaritan (besteak beste Tentacles[6], Núvol [7] eta Catorze[8]).
2017an Candidatura d'Unitat Popular-CUP alderdiaren zerrendatan hautagai aurkeztu zen Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara.
Literatura lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen ipuina, Crida ben fort, Estela! (Egizu ozen garrasi, Estela!) [9] izenburuaz, 2009an eman zuen argitara. Bi urte geroago, 2011n, bi lan argitaratu zituen: Una terra solitària (Lurralde bakarti bat)[10] eta genero estereotipoen gaineko entsegu bat, Les heroïnes contraataquen: models literaris contra l'universal masculí a la literatura infantil i juvenil (Emakume heroiak kontraerasoan: unibertsal maskulinoaren aurkako eredu literarioak haur eta agzte literaturan)[11].
Baita ere 2012an, narrazio laburrez osatutako La mala reputació (Ospe txarra)[12] bilduma kaleratu zuen, eta 2016an beste ipuin bilduma bat Vents més salvatges (Haize basatiagoak). Liburuaren laburpen-aitzin solasean Marta Rojals idazleak dioen eran, «Bel Olidek gauzarik izugarrienak konta ditzake erarik ederrenean»[13].
2017an bi entsegu argitaratu zituen: Vides aturades (Geldiarazitako bizitzak)[14], etorkinen krisiaren ezaugarriez, eta Feminisme de butxaca: kit de supervivència (Sakelako feminismoa: bizirik irauteko tresnak)[15], gaur egungo feminismoaren ikuspegi argi eta zentzuzkoa.
2019an Follem? (Egingo dugu?)[16] etnsegua kaleratu zuen, sexualitatearen alderdi gizatiarragoak lantzeko saio bat.
Idazle gisa aitorpen handiak ezagutu ditu, bai literatura kritikarien aldetik, bai irakulreen aldetik. Horren lekuko dira jaso izan dituen sariak.
Literatur lanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Les heroïnes contrataquen: models literaris contra l'universal masculí a la literatura infantil i juvenil (Lleida: Pagès, 2011)
- Una terra solitària (Bartzelona: Empúries, 2011)
- La mala reputació (Bartzelona: Proa, 2012)
- Vides mínimes (Bizitza ñimiñoak, Bartzelona: Llibres Artesans, 2014)[17]
- Passions mínimes (Irrika ñimiñoak, Bartzelona: Llibres Artesans, 2014)[18]
- Vents més salvatges (Bartzelona: Empúries, 2016)
- Vides aturades (Bartzelona: Ara Llibres, 2017)
- Feminisme de butxaca: kit de supervivència (Bartzelona: Angle, 2017)
- Follem? (Bridge, 2019)
- A contrapèl O per què trencar el cercle de depilació, submissió i autoodi (Bartzelona: Edicions Destino, 2020)
Itzulpen lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulpengintzaren arloan, literaturaren eta ikus-entzunezkoen esparruan liburu ugari itzuli ditu, batez ere haur et gazteen literaturazkoak, alemanetik, ingelesetik, frantsesetik, italieratik eta gaztelaniatik, batez ere katalanera, batzuetan baita gaztelaniara ere.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 — BTVren QWERTY saria haur liburu onenari: Crida ben fort, Estela!.[19]
- 2010 — Rovelló saria, haur eta gazte literaturari buruzko entsegua onenari: Les heroïnes contraataquen: models literaris contra l'universal masculí.[20]
- 2010 — Documenta saria: Una terra solitària.[21]
- 2012 — Roc Boronat saria: Celobert amb papallones [La mala reputació].[22]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Pòrtic | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana» www.escriptors.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Euskal Idazleen Elkartea. Idazlearen etxea» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ Olid, Bel. (2012). Inventari. .
- ↑ (Ingelesez) «CEATL» CEATL (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) Llibertat.cat. «L'ús de la llengua, "element clau" de la "manipulació política" a Canal 9» Llibertat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) Tentacles. 2019-08-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) «Bel Olid» Núvol (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) Catorze.cat. «Notícies de Bel Olid | Catorze.cat» www.catorze.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Crida ben fort, Estela! | Bel Olid | Asterisc Agents» www.asteriscagents.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) Una terra solitària - Bel Olid | Grup62. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Les heroïnes contraataquen | Pagès Editors» www.pageseditors.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «La mala reputación | Bel Olid | Asterisc Agents» www.asteriscagents.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) Vents més salvatges - Bel Olid | Grup62. (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) «Bel Olid explica sense embuts la crisi dels refugiats a ‘Vides aturades’» betevé 2017-04-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Feminisme de butxaca» www.angleeditorial.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Follem?» www.ireadbridge.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) http://www.llibres-artesans.com/lautor.+«Vides mínimes» Llibres Artesans de Ferran Cerdans Serra (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) http://www.llibres-artesans.com/lautor.+«Passions mínimes» Llibres Artesans de Ferran Cerdans Serra (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) «betevé | el mitjà de proximitat de Barcelona» betevé (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Katalanez) «Isabel Olid guanya el VIII Premi Rovelló d'Assaig de Literatura Infantil i Juvenil» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Llibreria Documenta - Llibreria física i online de Barcelona» www.documenta-bcn.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) mgos. «Ganadores ediciones anteriores/Guanyadors anys anteriors — Web de la ONCE» www.once.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bel Oliden bloga
- Elkarrizketa Bel Olidekin: «Independentzia nahi dut nor ote naizen azalpen gehiago ez emateko»
- Mónica Hernández kazetariak Bel Olidekin egindako bideo elkarrizketa, laxarxa.cat, 2020-08-10.